'Hamarreko bitxia' liburua aurkeztu dute udal liburutegian Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 1a, 13:00

Maite Aizpurua, errezitatzen, eta Garazi Navas, eskusoinuarekin. (Miriam Romatet)

Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira egitasmoaren barruko azken ekitaldia izan da. Atzo iluntzean egin zuten aurkezpena eta irakurketa musikatua herritarren aurrean.

Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek Hamarreko bitxia liburua aurkeztu zuten atzo iluntzean jendaurrean, eta liburuaren irakurketa musikatua ere eskaini zuten. Udal liburutegiko ganbaran izan zen ekitaldia, 19:00etan, eta horrekin amaitu da Irakurtzen duten zumaiarrak arriskutsuak dira izeneko egitasmoa, bai behintzat apirileko ekitaldiei dagokienez.

Amaitu berri den hilabetean beste hiru saio izan dira: haurrentzako ipuin kontaketa Lur Kortarekin; Lagun minak liburuari buruzko solasaldia Jon Benitorekin –Irakurri Matte taldean–; ipuin musikatu emanaldia Badut taldearekin; eta atzoko aurkezpena eta errezitaldia.

Atzoko ekitaldiko une bat. (Miriam Romatet)