Maiatzaren 8an zozkatuko dituzte Iñaki Azpiazuko eta Buztintzuriko Errebaleko etxe tasatuak

Mailo Oiarzabal mai 02 Azpeitia

18:00etan izango da, Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Bi zozketa bereizitan esleituko dituzte bost etxeak: Iñaki Azpiazu kaleko 20-22 zenbakietako erregimen bereziko hirurak batetik, eta Buztintzuriko Errebaleko 4. zenbakiko erregimen orokorreko biak bestetik.

Idiakez Ederraren eta parrokiaren arteko babes egitura kentzen hasi dira

Iraia Oteiza api 15 Azkoitia

Lanak tarteko, herriko plazarako ohiko sarbidea itxita egongo da trafikoarentzat asteazkenera bitartean. Ibilgailuek Inazio Iriarte Margolaria kaletik sartu ahal izango dute plazara. Oinezkoek, berriz, parrokiaren azpiko arkupeetatik pasatzeko aukera izango dute.