EON Alicante taldearekin jokatuko du Ander Torrikok datorren denboraldian

Juan Luis Romatet 2024ko api. 30a, 14:55

Eskubaloi jokalari zumaiarrak urtebeterako kontratua sinatu du Alacanteko (Herrialde Katalanak) taldearekin, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.

Ander Torriko jokalari zumaiarrak aurkitu du taldea datorren denboraldian eskubakoi ligan jokatzen jarraitzeko. EON Balonmano Alicante taldeak gaur iragarri duenez, datorren denboraldian Alacanteko (Herrialde Katalana) taldearekin jokatuko du Torrikok. Hasiera batean, urtebeterako kontratua izango du, beste urtebetez jarraitzeko aukerarekin.

Albiste izan zen Torriko pasa den astean Anaitasuna Iruñeko (Nafarroa) taldeak kontratua berrituko ez ziola jakin zenean. Denbora luzean lesionatuta egon ondoren, aurten itzuli da zumaiarra kantxetara eta jokatu dituen partidetan emaitza oso ona eman du. Hala ere, Iruñeko klubak ez dio kontratua berritu nahi izan.

Alacanteko taldeak Espainiako eskubaloiko bigarren mailan jokatzen du, eta gaur egun, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, bederatzigarren da sailkapenean. Taldeko entrenatzaile Fernando Latorrek ezagutzen du Torrikok, Benidorm taldean aritu ziren eta biak. Entrenatzailearen arabera, "taldea berak nahi duenaren arabera jokarazteko, partidaren denbora eramateko eta taldekideak hobeak egiteko gai den" jokalaria da Torriko, eta bere ustetan "lasaitasun eta kontrol puntu hori emango dizkio partidetan, batez ere, unerik kritikoenetan".