Gernika parkeko zuhaitz batzuk kendu ditu udalak

Juan Luis Romatet 2024ko api. 29a, 13:33

Zuhaitzetako bat mozten gaur goizean zehar. (Zumaiako Udala)

Porte handiko ezkiak kendu dituzte gaur goizean azpian zituzten garajeetan kalteak eragin zituztelako. Haien ordez tamarindoak landatuko dituztela eman du jakitera udalak. 

Gernika parkean, posta bulegotik Itsas kiroldegira arteko tartean zeuden zuhaitz batzuk kendu dituzte gaur goizean udalak hala aginduta. Ohar bidez azaldu duenez, kendutako zuhaitzak porte handiko ezkiak ziren, eta haiek mozteko arrazoia beheko garajeetan sortutako kalteak –pitzadurak, ura sartzea, etab.– ekiditea izan da. 

Udalak gaineratu duenez, haien ordez 21 tamarindo landatuko dituzte eremu horretan bertan, bihar hasita astean zehar.