Haurren danborrada Santa Kutz eguneko protagonista

Nerea Uranga eta Urtzi Oteiza 2024ko mai. 3a, 20:13

Haur danbor jotzaileek girotu dituzte Zestoako kaleak gaur arratsaldean, santakutzetako danborradarekin.

Atzo bezperaz helduen danborradaren txanda izan zen Zestoan, eta gaur Santa Kutz egunez, haurrak atera dira danborrekin herriko kaleak girotzera. Eskolatik irten du danborradak, eta ohi bezala, Gurutzean geldialdia egin dute pieza batzuk jotzeko, plazara joan baino lehenago. Danborradako doinuak Zestoako Musika Bandak jo ditu, eta danborradaren atzetik, Bihotz Uzkudunek egindako karroza joan da –Legoren tankerako jolasa ekarri du gogora aurtengo karrozak–.