Helduen danborrada, Santa Kutz jaiei hasiera emateko

Urtzi Oteiza 2024ko mai. 3a, 12:39

Atzo, Santa Kutz bezpera, helduen danborradak hartu zituen kaleak iluntzean. Gaur, berriz, haurren danborrada egingo dute kalez kale.

Santa Kutz bezpera zen atzo, eta jaiei hasiera emateko danborrak kalera atera zituzten helduek. 22:30 aldera entzun ziren lehen danbor hotsak eta txarangak herriko zenbait txokotan, eta herriari itzulia eman ondoren, 00:00 aldera elkartu ziren elkarte eta talde guztiak herriko plazan. Azken danborjoleak heldu zirenean igo zituzen banderak udaletxeko balkoian, gerturatu ziren guztien txalo eta oihu artean.

Gaur, Santa Kutz eguna, Idiakaitz txistulari taldearen dianarekin hasi dute eguna, eta 12:30ean meza nagusia izango da parrokian. Jaiak borobiltzeko umeen danborrada egingo dute arratsaldean, 18:00etan.