Ibañarrietako festetan Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariekin bertso afaria antolatu dute

Nerea Uranga 2024ko api. 30a, 16:22

Ibañarrieta auzoa.

Asteburuan Ibañarrietan auzoko festak ospatuko dituzte. Jaietako egitarauaren barruan larunbaterako, maiatzaren 4rako, bertso afaria antolatu dute Ekain sagardotegian. Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariak ariko dira kantuan.

Larunbatean eta igandean auzoko jaiak ospatuko dituzte Ibañarrietan. Larunbaterako, maiatzaren 4rako, bertso afaria antolatu dute Ekain sagardotegian, 20:30ean hasita. Kantuan Onintza Enbeita eta Sustrai Colina ariko dira. Bertso afarira joan nahi dutenek, honako telefono zenbaki hauetako batera deitu beharko dute aurrez: 943-14 80 33 edota 649 32 64 28.