Festa eta aldarri artean ospatu dute Zestoako Gazte Asanbladaren 35. urteurrena

Maialen Etxaniz 2024ko api. 29a, 11:35

Larunbatean ospatu zuten Zestoako Gazte Asanbladaren 35. urteurrena. Besteak beste, bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak izan ziren zestoarren gozagarri. Larunbateko jaiarekin borobildu dute urtemugaren bueltako ospakizuna. 

Zestoako Gazte Asanbladak 35. urte bete ditu apirilean, eta urtemugarren harira askotariko ekintzak egin dituzte azken asteotan. Larunbatean, ordea, urtemuga eguna ospatu zuten, askotariko ekintzekin. 

Goizean, Ertxina mendira ibilaldia egin zuten, eta han hamaiketakoa egiteko tartea hartu zuten. Eguerdian bazkaria izan zen Gaztetxean, eta arratsaldean zehar, Hamarru elektrotxarangak hartu zituen Zestoako kaleak. Gauean zehar musikak jarraitu zuen, eta gaztetxe berriko oholtzara igo ziren Enbata Lorade, Etxekalte eta Bassagain. 

35. urtemugaz egindako erreportajea, hemen

(Argazkiak: Zestoako Gazte Asanblada)