'Zestoa zestoarren hitzetan' literatur ibilbidea, irakurzaleen gozagarri

Maialen Etxaniz - Aitziber Arzallus 2024ko api. 28a, 16:36

Zestoan barrena, hitzen arrastoan ibili dira gaur hainbat herritar; izan ere, Zestoa zestoarren hitzetan literatur ibilbidea egin dute goizean zehar Liburuaren Egunari lotuta. Hainbat zestoarrek herriko txokoez eta kontuez idatzi dituztenak jaso eta ibilbide batean bildu dituzte, eta helduen irakurle taldeko kideen ahotsetan jarri. Eguraldi ederraren laguntzaz egin dute ibilbidea, literatur zaleen gozagarri.