Hasi dituzte Santa Kutz jaietako helduen danborradarako entseguak

Intza Trula 2024ko api. 25a, 10:45

Maiatzaren 2an izango da Santa Kutz jaietako helduen danborrada. Lehen entsegua eginda, gaur izango da bigarrena, eta datorren astelehenean egingo dute azkena.

Gero eta gutxiago falta da Santa Kutz jaietarako, eta herritarrak dagoeneko prestaketa lanetan ari dira. Hain justu, maiatzaren 2an izango den helduen danborradako lehen entsegua egin zuten atzo kiroldegiko aterpean, eta abesti zaharrak zein berriak jo zituzten, bandaren laguntzarekin. Maiatzaren 2an eta 3an ospatuko dituzte Santa Kutzak.

Hala, gaur egingo dute bigarren entsegua, eta datorren astelehenean –hilaren 29an–, izango da hirugarrena eta azkena.