Kebidek eta Asti Pinturak taldeek irabazi dituzte Plaieroetako finalak

Julene Sorarrain 2024ko mai. 4a, 14:00

Kebidek taldeko neskak finaleko saria jasotzen. (Julene Sorarrain)

Kopa Shelter-Pukas taldeko neskek eta Ulacia Bidaiak taldeko mutilek irabazi dute. Haurrek ere eskola kiroletako finalak jokatu dituzte.

Gaur goizean jokatu dituzte neskek zein mutilek, 2023-2024 denboraldiko Zarauzko Plaieroetako finalak.

Ligan, Kebidek taldeko neskek lortu dute garaipena Orbela Taberna-Emakume Surflari taldearen aurka aritu ondoren, 2-1 emaitzarekin. Aldiz, Asti Pinturak taldeko mutilek irabazi dute Telesforo Erretegia taldearen aurka 2-1 emaitzarekin.

Kopan, Shelter-Pukas taldeko neskak izan dira irabazle Kirkilla-Enea Jatetxea taldekoen aurka aritu ondoren, 1-0 emaitzarekin. Eta azkenik, garaipena Ulacia Bidaiak taldeko mutilek lortu dute Tivoli-Naparrak taldekoen aurka, 2-1 emaitzarekin.