Larunbat goizean jokatuko dituzte haurrek eta helduek aurtengo plaieroetako finalak

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 1a, 13:30

Aurtengo plaieroetako finalaurrekoak. (Jabi Gonzalez Toston)

09:00etan jokatuko dituzte aurtengo denboraldiko azken norgehiagokak.

Hondartzako Futbol Txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute larunbat honetan. Partidei 09:00etan emango diete hasiera, eta umeen nahiz helduen finalak ikusi ahal izango dira goizean.

Partidak amaitu eta gero, lagunarteko bazkaria ere edukiko dute helduek, eta arratsaldean festarekin jarraituko dute herriko kaleetan elektrotxarangaren laguntzaz. 

Eskola kirola 5. maila mutilak
Orokieta 5DM - Orioko 55M

Eskola kirola 5. maila mixtoak 
SM55 - SM51

Eskola kirola 5. neskak 
Salleko 5BN - Orokieta 5BDN

Eskola kirola 6. maila mutilak 
Orioko 610M - Lasalle 6BM

Eskola kirola 6. maila mixtoak 
Zaragueta 62 - Lardizabal 6

Eskola kirola 6. neskak
Orioko 69N - Orokieta 6CN

Senior neskak Liga 
Kebidek - Orbela Taberna-Emakume Surflari

Senior neskak Kopa
Shelter-Pukas - Kirkilla-Enea Jatetxea

Senior mutilak Liga
Asti Pinturak - Telesforo Erretegia

Senior mutilak Kopa
Tivoli-Naparrak - Ulacia Bidaiak