Zozketa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faserako sarrerak zozkatuko ditu Urola kostako Hitza Gukak

Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 14:36

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasearen lehen itzuliko bigarren saioa egingo dute maiatzaren 9an, osteguna, Getariako Kultur Etxean, eta Urola Kostako Hitza Gukak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasearen lehen itzuliko bigarren saioa egingo dute Getariako Kultur Etxean, maiatzaren 9an 19:00etan. Urola Kostako Hitza Gukak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Getariako saioan sei bertsolarik hartuko dute parte: Ekain Tolaretxipi Erraztik, Jon Altuna Arteagak, Odei Lopez Larraurik, Oier Aizpurua Olaizolak, Txomin Azpiroz De Pedrok, eta Urko Arregi Markuletak.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek maiatzaren 8ko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 28 da.