Haizea Arana nagusitu da Gipuzkoa Bertsotaneko Zestoako saioan

Aitziber Arzallus 2024ko api. 28a, 09:00

Haizea Arana, Zestoako saioan. (Bertsozale elkartea)

Urola Kostako 21 bertsolari ari dira parte hartzen Gipuzkoa Bertsotanen, eta horietako bik kantatu zuten ostiralean Zestoan: Julen Zulaika zarauztarrak eta Amets Aizpurua getariarrak. 316,5 puntu eta 296 puntu erdietsi zituzten, hurrenez hurren. Ostegunean Eskoriatzan jokatutako lehen jardunaldian, Libe Goenaga getariarra izan zen onena, 330 puntu eskuratuta.

Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren jardunaldiko saioetako bat, A multzokoa hain zuzen, Zestoako Kultur Etxean jokatu zuten ostiral arratsaldean. Sei bertsolari igo ziren oholtzara eta Haizea Arana izan zen denetan onena, 333 puntu poltsikoratuta. Arana Cardenalek 333 puntu eskuratu zituen, Eneko Araiztegik, 329,5 puntu; Oihana Aranak, 319,5 puntu; Julen Zulaika zarauztarrak, 316,5 puntu; Eneko Beretxinagak, 305 puntu; eta Amets Aizpurua getariarrak, 296 puntu. 

Gai-jartzen Haritz Alberdi aritu zen, eta epaimahaia honako hauek osatu zuten: Estitxu Agirre, Ion Martinez, Mikel Urteaga eta Oihana Aranguren. Idazkari lanetan, berriz, Aratz Irazustabarrena ibili zen.

Ostiralean Gabirian jokatutako saioan, berriz, Urko Egaña azpeitiarrak parte hartu zuen, eta 298 punturekin bukatu zuen saioa. 

Libe Goenaga Eskoriatzan nagusi

Ostegunean jokatu zuten Gipuzkoa Bertsotaneko lehen jardunaldia Eskoriatzan, eta han, Libe Goenaga getariarra izan zen onena, 330 puntu eskuratuta. Joar Garate zumaiarrak ere saio hartan abestu zuen, eta 258 puntu lortu zituen.

Libe Goenaga getariarra ostegunean Eskoriatzan jokatutako saioan. (Bertsozale elkartea)