Giro ederrean ari dira ospatzen sanprudentzioak Getarian

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 28a, 10:30

Gaur festak jarraituko du eguardira bitartean, haurrentzako herri kirol jolasekin, Gure Txeruko dantzarien emanaldiarekin eta Ekaintxou pailazoarekin. 

San Prudentzio eguna gaur den arren, atzotik festa giroan murgilduta daude getariarrak auzo horretan. Atzokoan, bertso bazkaria egin zuten eguardian, Unai Iturriaga eta Nerea Elustondo bertsolariekin. Ondoren, gozamenarekin jarraitzeko, Nafarjito festa egin zuten bertaratu zirenek. Jende ugari izan zen bertan, eta musika eta janaria aitzaki zoragarriak izan ziren getariarrek ondo pasatzeko.

Gaur goizean txistulariak izan dira San Prudentzion, eta 12:00etan haurrentzako herri kirol jolasak egongo dira bertan. Jarraian Gure Txeruko dantzariek emanaldia egingo dute, eta bazkal aurretik, 13:00 aldean, Ekaintxou pailazoak Slapstik ikuskizuna eskainiko du.