09:30ean, bazkarirako izen-ematearen irekiera herriko plazan. 10:30ean, itzulia motoan. 11:15ean, geldialdia Itziar Hostala jatetxean. 12:15ean, irteera Itziar Hostala jatetxetik. 13:00etan, txikiteoa Azkoitiko kaleetan. 14:30ean, bazkaria Laja jatetxean. 17:30ean, DMT Team pilotu eskolaren erakustaldia herriko plazan.
4.000 euro izango dituzte jokoan Urrestillako Olaldek eta Aiako Erreistak. Olalde, I. Urrutia eta Ander Olalde itzainekin arituko da, eta Erreista, Tubilla anaiekin. Ipintza harria erabiliko dute. Pisaketa goizeko 10:00etan egingo dute, eta idiek 1.140 kilo pisatu beharko dute. Pisu horretatik gorako kilo bakoitzeko, berriz, kilo eta erdiko gainkarga ezarriko zaie idiei. Probaren iraupena ordu erdikoa izango da. Proba Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du.
Gurasoei eta nerabeei zuzendutako hitzaldia, Telmo Lazkanoren eskutik.
Informazio gehiago, hemen.
19:00etan, erakusketaren irekiera Portaleburu aretoan. 19:30ean, trikipoteoa plazan elkartuta. 22:30ean, 'Errautsak hauspotzen' bideografiaren emanaldia, Baztartxo antzokian.
11:30ean, kalejira desberdinak, San Martin auzotik herriko kaleetara. 13:30ean, kalejira handia Julio Urkixo etorbidetik plazara. Amaieran, argazki erraldoia 15:00etan, bazkaria herriko plazan (Oharra: helduen menua 26 euro da, eta 14 urtetik beherakoentzat, 13 euro. Txartelak Dean tabernan daude salgai; maiatzaren 20a da txartelak erosteko azken eguna). 18:00etatik 22:00etara, trikitilari desberdinekin erromeria, plazako oholtzan.
Informazio gehiago hemen.
Ezpalak eta Ke Lepo musika taldeek Udaberriko Bebarruko Jardunetako azken emanaldiak eskainiko dituzte Matadeixen.
Julen Alberdi Txikia IV.ak (aizkora), Jon Unanue Goenatxo III.ak (harri jasotzea), Asier Unanue Goenatxo IV.ak (txingak) eta Haritz Aranguren Nordek (harri jasotzea) osatuko dute Azkoitiko taldea. Mikel Larrañagak (aizkora), Xabier Aranburu Guztak (harri jasotzea), Jon Lapeira (txingak) eta Olaia Esnaolak (harri jasotzea) osatuko dute Azpeitiko taldea.
Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea uztartuz, bisita gidatuen egitaraua prestatu du Urola Turismoak, Urola historia eta paisaia bazterrak izenburu hartuta.
Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin bertso bazkaria. Izena emateko, erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da; prezioa 38 euro da.
Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea uztartuz, bisita gidatuen egitaraua prestatu du Urola Turismoak, Urola historia eta paisaia bazterrak izenburu hartuta.
Azkoitiko Udalak eta Um Blem Ble tabernarien elkarteak antolatutako kontzertua.