Eneritz eta Aritz arroarrek irabazi dute Lajako mus txapelketa

Intza Trula 2024ko mai. 4a, 12:28

Aritz eta Eneritz, mus txapelketako irabazleak. (Utzitakoa)

47 bikotek hartu zuten parte atzo Lajako festen barruan jokatu zen mus txapelketan. Gaur eguerdian bertso bazkaria izango dute, eta ondoren, afaria eta erromeria dituzte antolatuta jatetxearen bueltan.

Eneritz eta Aritz arroarrek irabazi zuten atzo Laja jatetxean jokatutako mus txapelketa. Izan ere, atzotik festetan murgilduta dago Santa Kutz auzoko Laja jatetxea, eta mus txapelketarekin abiatu zituzten bihar arratsaldera arte luzatuko diren jaiak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 47 bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta arroako bikotea izan zen guztietan onena: 600 euro eskuratu zituen bikoteak.

Festak ez du etenik Lajan; Jon Maia eta Julio Soto bertsolariekin batera bazkaria egingo dute gaur jatetxean, eta iluntzean, berriz, afaria. Afalostean dantzarako tartea ere izango dute joaten diren guztiek, Laja II.aren eta Lutxurdixoren erromeria izango baita bertan. Festak amaitzeko, bihar, Julen Magoak eta Iago Magoak ikuskizuna eskainiko dute.

Lajako mus txapelketako lau finalistak. (Utzitakoa)